Hilaren 6ko BERRIAn, Javier Sotili, Mondragon taldeko presidenteari, egindako elkarrizketak erabat harrituta utzi ninduen. Fagor Etxetresnak-ek eragindako arazo soziala, gaur arte sortutako lanpostuak egonkortuta konpontzen ari direla ulertzea iruditu zitzaidan.
Elkarrizketa guztian zehar kooperatibaren balio eta ezaugarriak aipatzen dituenez, ezin daiteke ulertu nola hark eta hark zuzentzen duen taldeak ez dituzten ikusi benetako egoera dramatikoan gelditu direnak. Fagor Etxetresnak-en porrotaren ostean, ez dute ezer egin beraien aurrezki guztiak galdu zituzten pertsonen bizi baldintzak hobetzeko; eta, beharbada, izango dute pekaturen bat, horren adierazgarri Bergarako auzitegiak tramiterako onartutako Euskal Herrian izan den inoizko auzi eske kolektiborik handiena.
Fagor Kooperatibako hasierako langileen oroimenez, horrelako egoeretarako bestelako irizpideak ezartzen hasteko ordua iritsi dela esango nuke...
ZUZENDARIARI
Javier Sotil eta Mondragon Taldeari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu