Javier, zintzoki, zertan arraio ari zara? Ez al duzu pertsona zaurgarriei erasotzen aritzea baino eginkizun hoberik?
Inoi bizi izan dituzu zuk eraso diezun herritar horietako askok bizi izango zituzten tankerako une zailak? Esku artean duzun diskurtso xenofoboa utzi eta egindako bideak toki hotz eta ilun batera baino ez garamatzala ulertzeko garaia duzu. Zeintzuk izan ziren zure haurtzaroko amets nagusiak? Bete itzazu!! Abian jarri duzun sorgin ehiza ezin baitaiteke bat etorri zuk noizbait izandako ametsekin.
Arrazismoa herritarren sentimendu bat izan ordez, estatuek sortu eta iraunaraztea ahalbidetzen duten fenomeno bat da. Horra, beraz, jatorri jakin bateko herritarrak erregularizatu beharreko mehatxu bat bezala irudikatzeko zuk egindako ahalegina. Izan ere, zuk ordezkatzen duzun alderdiaren diskurtso arrazistak ez dira argudio bat, etorkinekiko gorrotoa arrazoitzen duen sorburua baizik. Nolanahi ere, migraziorik gabe arrazismoari aurre egitea ezinezkoa dela badakigu herritarrok.
ZUZENDARIARI
Javier Marotori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu