ZUZENDARIARI 

Jaun-andreok, argi ibili!

Gipuzkoako EHNE.
2017ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Argi ibili! Hemendik aurrera ahora daramazuen elikagaia zer den eta nondik datorren ongi begiratu, CETA akordioari esker antibiotikodun, anabolizantedun, hazteko hormonadun haragia, esnea edo zerealak jan baititzakezue. Hori bai, oso merke.

Baserritarron borroken eta kontsumitzaileen osasuna babesteko borroken ondorioz lortutako elikagaien segurtasunerako neurriak erabat malgutuko dira enpresa handien arteko komertzioari lehentasuna emateko. Maiatzaren 18an, Kongresuan EAJk, PPk, PSOEk, Ciudadanosek, PDECatek eta Coalicion Canariak CETA akordioaren alde eman zuten botoa. Mila esker, baserritarron produktuek eskaintzen dituzten kalitate eta osasun bermeak komun zulotik botatzeagatik. A! Ez dugu ahaztu behar, Adierazpen Geografiko Babestuei CETAk egingo dien ekarpena: Toronton egindako Tetilla gazta jateko aukera izango dugu. Hori bai, batek daki zein antibiotikorekin nahastuta. EAJ, ez du balio EAEn lehen sektorearen alde lanean ari zaretela promozionatzea, gero benetan bertakoa indartzeko eta babesteko aukera izan eta izugarrizko eragina izango duen akordio bati argi berdea emateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.