EHUko irakaslea

Jasangarritasuna ahotan hartuta, angula suntsitu

Arturo Elosegi
2024ko ekainaren 23a
05:00
Entzun

Ekainaren 18an Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza profesionala arautzen duen dekretua onartu du, 150 lizentzia profesional esleitzea ahalbidetuz. Kontuan hartu omen dituzte AZTI, arrantzale tradizionalak zein berriak, «arrantzaleku profesional honetan sartzea errazturik, arrantza-sektore profesionalera erakartzeko». Angularen kudeaketa jasangarria izanen omen da.

Larria da IUCNren arabera iraungitzeko arrisku kritikoan dagoen espeziearen arrantza bultzatzea, arrantzaren kudeaketarako erakunde aholkulari nagusiak, ICESek, harrapaketak zerora gutxitzea aholkatu duenean. Larriagoa oraindik AZTIk dekretu honi oniritzia ematea, beronen zein foru aldundien datuek gainbehera larria erakusten baitute.

Larriena, ordea, dekretuak sektore ekonomiko berri bat sortu nahi izatea da, hamarkadak baitira Euskadiko Autonomia Erkidegoan angula autokontsumorako soilik harrapa zitekeena. Angula saldu duten arrandegiek zein jatetxeek jakinen dute nondik ekarri duten, baina EAEko angulak ezin ziren legez saldu. Kontraesan hutsa da gure sukaldari askok angula beren kartatik ezabatzea erabaki duten garaian, Eusko Jaurlaritzak arrantzaleku profesionala sortzea iraungitzeko arrisku kritikoan dagoen espezie batekin. Gauza bakarra espero dezakegu: Jaurlaritza berriak zientzialariei kasu egin eta angularen zero kupoa ezartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.