ZUZENDARIARI

Jasanen gain, txalotu?

Donostia.
2017ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Hasieratik, Donostiako Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren «planteamendua» oker samarra izaten ari da, eta, orain ia bukaeran, horrez gain, poz gaitezen eta ospa dezagun nahi dutela ematen du.

«Merkeena», tontoena, sinpleena, eta zoritxarrekoena besterik ez den soluzioa; hormigoizko kaxoi handi bat, Tabakalerara eta Geltoki Zaharrera eransten dena, dena desitxuratzen, eta Enparantza zoragarri bat balitz bezala aurkezten digute gainera.

Ezjakintasun handia ala lotsagabekeria ikaragarria.

Pabiloi baten teilatuari eskailera batzuen bitartez sarrera emateagatik, Enparantza bat bihurtzea onartu ezin den txantxa bat da.

Agian, donostiarrok ez gara oso azkarrak, baina garen baino tontoagotzat hartzea oso desegokia da.

Gasteizek eta Bilbok soluzio zailak baina oso interesgarriak eta onuragarriak bilatu eta lortu dituztenean, gure lehen «munstroa» izango dela pozez esatea iraingarria da.

Faborez, nahiko da, gutaz barre egiteaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.