Zuzendariari

Jarki!

Igorre.
2013ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Egin, Zumalabe, Xarki, Udalbiltza, Amnistiaren aldeko batzordeak, Egunkaria, Herri Batasuna, AUB, EAE-ANV, EH, HZ, Batasuna, Bateragune, Jarrai-Haika-Segiā€¦

Zenbat auzi, sumario, inputatu, doktrina, epaiketa, ilegalizazio, ukazio eta umiliazio.

Zenbat atxilotu, inkomunikatu, torturatu eta espetxeratu.

Zenbat preso gaixorik, egoera larrian.

Zenbat preso Euskal Herritik hainbat eta hainbat kilometrotara.

Zenbat preso kondena beterik izan arren Parot doktrina dela-eta kartzelan jarraitzen dutenak.

Euskal disidentziak (baita kulturak ere) gure herriaren alde behar egitearren jaso duen jazarpen eta indarkeria ez da makala izan. Baina zelan adierazi jendarteari hori? Zelan azaldu herri zapaldu, kolpatu eta iraindua (izan) garela? Zelan ulertarazi gatazka guztietan legez, alde bietako biktimak daudela? Zelan azaldu munduari, gaur egun ere, soilik politika egin duten hainbat abertzale, kartzelan bahiturik dituztela?

Denon beharra da, hau guzti hau zuzen adieraztea, salatzea eta lau haizeetara zabaltzea. Jagi eta Jarki.

ZUZENKETA: Atzoko egunkariko azalean Miguel Sanzek bihar deklaratuko duela epailearen aurrean esan genuen, eta ez du bihar egingo, bihar zortzi baizik. Astelehenean, berriz, 1988an espetxean Juan Karlos Martiarena hil zela esan genuen, Juan Karlos Alberdi Martiarena behar zuen lekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.