Oliba olioa egiten dutenen sosak, iaz bezain eskas. Arrantzaleen irabaziak, oraintxe urri, oraintxe gutxi. Ganaduzaleen poltsikoa, penagarri. Patata edo fruta egiten duenari ordaintzen zaiona ez zaio iristen... Alferrik luzatzea nahi?
Eroskik zabaldu zuen mezua, bere garaian: «Tarteak txiki-txikiak dira, ezin ditugu prezioak jaitsi», edo horrelako zerbait, funtsean.
Ase eta gose saileko artikuluetan Pekatu bataiatu genuen indizeak hauxe adierazten du: Produktorearen Eta Kontsumitzailearen Arteko Tarte (Ustela). Erdaratik hartu genuen Espainiako Nekazari eta Abeltzainen Koordinatzaileak hilero-hilero ematen duen indize horrek berdura, lekale, fruta eta antzekoen kostu eta balioen artekoak jasotzen ditu.
Sinesgarria ez bada ere, iraileko indize horrek zioenez, baratxuria egiten duenari 0,68 euro ordaindu zitzaion eta guri 5,72 kendu ziguten; okarana, 0,54tik 3,45era pasatu da; mahatsa, 0,62tik 4,28ra igo zen; piper berdea, 0,70etik 2,59ra... Horiek izan ziren irail buru-zuriko prezioen arteko tarteak. Gabonetara begira, badakizue, zifrak puztu egiten dira, tarteak %1.000ra ere iritsiko direlarik.
Banatzaile handiek (Carrefour, Eroski, Alcampo, Leclerq...) produktoreari erosi eta kontsumitzaileari saltzen diote. Zuzenean, bitartekaririk gabe. Eta, gogoratu, hari produktua ez diote ordainduko guk dirua entregatu arte.
Gezurretan dabilen tratante eskrupulu gabekoari sudurra luzatu, ez dakit, baina kartera potolotu, majo!
ZUZENDARIARI
Jan-edanen prezioaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu