Azken bolada honetan inoiz baino maizago entzuten dut «argi inteligenteak» hitza.Argi horiek detektatzen dute mugimendua noiz dagoen; beraz, norbait badago, piztu egiten dira. Lehen ez zegoen horrelakorik, eta itzali geuk egiten genituen.
Inteligentzia beti gizakiarena izan da; ezaugarri horrek animaliengandik bereizten gaitu. Kasualitatez, gaur entzun dut beharrak daudenean «asmakizunak» sortzen direla. Gaiarekin lotuta:argi inteligenteen beharra badugu, zer esan nahi du horrek? Inteligentziarik eza dagoela?
Ez daukagu ukatzerik baliabideak (energia, ura, papera…) eten barik xahutzen ditugunik. Askoz ere gehiago, geureak ez direnean. Hortaz, zein da konponbidea?Printzipioz, geure eginbeharra izan beharko lukeenatresna inteligenteek egingo lukete, adibidez: orriak bi aldeetatik idazten behartukogintuzke; dutxa azpian gaudenean, ura eten egingo litzateke…
«Ez dira betiko garai onenak» esaldia ongizatearekin lotzen badugu, akabo. Hitz horrek ez du esan gura nahi beste xahutzeko aukera dugunik, baizik eta lotuta dago erantzukizunarekin eta arduraduna izatearekin.
Beraz, ez larritu! Bizitza honetan guk «ezin» badugu egin, besteek gugatik egingo dute, nahiz eta izaki bizigabeak izan. Izan ere, izena da bat, eta izana bi.
Zuzendariari
Izena bat da, eta izana bi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu