ZUZENDARIARI 

Izarrekin Sara etxera

Leire Gallastegi, Joxean Jauregi, Gurutz Sanzberri.
2017ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Opor usaina sumatzen den garai honetan, ikasturtean zehar sortutakoaren inguruko hausnarketari ekiten diogu, baita etorriko den ikasturte berriaren inguruko aurreprestakuntzari heldu ere. Ezin dugu burutik kendu, aitak labanaz erasotu zuen Izar Majarenasen egoera kezkagarria. Haurraren osasun fisikoak hobera egin duen arren, ondorio psikologiko eta emozional larriak utzi dizkio. Izarrek trauma psikologiko oso esanguratsua bizi du une honetan.

Gaur egun Izar bere amarekin bizi da Madrilgo harrera etxe batean. Udaberrian izandako gizarte presioaren eraginez lortu zen bere amarengandik ez banatzea, baina bizi duten egoera muturrekoa da: Izar bere etxetik 450 kilometrora bizi da; arrotza zaion hizkuntza batean eskolaratzera behartuta dago. Anonimatuan izatera behartuta daude; eta, beren aiton-amona eta senideengandik urrun.

Gu, irakaskuntzako adituak garen aldetik, babesgabetasun osoa duen egoera horrek 3 urteko haur baten bilakaera psikopedagogikoan izan dezakeen eragina salatzera behartuta gaude. Jakin badakigu Izarren ama askatzea eta alaba dagokion lekuan eskolatzea beharrezkoa ez ezik, posible ere badela, zigorraren 3/4ak duela bi urte eta erdi bete zituelako.

Horregatik, agiri hau sinatzen dugun irakasleok Sara berehala askatazeko eskatzen dugu Izarren osasunagatik, bere herrian eskolatua izateko duen eskubideagatik, indarkeria sexistaren biktima delako, gizatasunagatik, eta azken finean, giza eskubideak bermatzea besterik eskatzen ez dugulako: Izarrekin Sara etxera.

Ezin aipatu gabe utzi gurasoak preso dituzten ikasleak. Euskal preso donostiar guztiak EHtik kanpoko espetxeetan sakabanatuta daude eta gure ikasleek milaka kilometro egin behar dituzte euren aita-amak ikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.