Athletic Indartuz kolektiboa

Izarrak jaitsi eta zure eskuetan jarriko ditut

Jone Goirizelaia, Sabin Arana, Ibon Cabo eta Txemi Gorostiza
2024ko maiatzaren 3a
05:00
Entzun

Azken asteetan hainbat ekitaldi garrantzitsu bizi izan ditugu kirol arloan, sozialean eta kulturalean, eta horiek eztabaidaren erdigunean jarri dute jendearen nortasuna eta jarrera identifikatzen den horretan parte hartzeko. Esate baterako, azken Korrika jendetsua (Baionan amaitu zena), Euskararen Nazioarteko Eguna eta Bilboko berba-gunea. Inoiz ez ginen modernoak izan, eta gure jarduera kulturala unean uneko ekitaldiei lotuta dago. Guztietan euskara enbor-hizkuntza izan da, eta bere erabilera bultzatzea benetako helburua ere izan da.

Hezkuntza bat bultzatzea ez da batere erraza ingelesa nagusi den mundu honetan. Hemen garrantzi berezia hartzen dute hiztun zahar eta berriak identifikatzeko sinboloek. Gure inguruan Athleticek eta kirolak oro har (eskuz binakako finalak, adibidez) badaukate bere leku berezia eta garrantzitsua. Adibide ona, Muniainek azken egunotan egin duen keinua izan da. Eskertzekoa da bere ibilbide osoa eta bere agurra. Beti gure taldean! Gainera, azken urteetako lorpenen sekuentziak garrantzi handiagoa eman dio bai euskararen bai Athleticen eguneroko bizitzari. Kirola diziplina anitzekoa da, eta abantaila asko ditu; hori bai, Athleticek ere abantaila horiek ditu, bere filosofia bakarra dela eta. Aukera ezin hobea guztiontzat!

Horretarako izarrak jaitsi behar ditugu, eta euskararen eskuetan jarri beharko ditugu ahalik eta azkarren. Jokalarien irribarrea edo hitz batzuk maitasunez esanez izan daitezke iparra gazteontzat. Alferkeria askoren hondamendia izan daiteke, eta euskararentzat itzulerarik gabeko puntu bat. Ahalegin bat egin behar dugu gure gazteak hainbeste argitzen dituzten izar horiei laguntzeko. Prozesu emozionala eta benetako konpromiso baten bidez euskara bultzatzeko egunez. Izan ere, euskara gabarran ere sartu behar baitugu. Hau da, Baionatik gabarrara eraman behar dugu.

Edozein kulturatan identitatea ezingo litzateke zatitu eta kultur mugak gainditu behar dira, performatiboa denetik egunez egun eramatera. Esfortzu bakoitzak euskararekin bizi izandako identitatean jartzea, eta, aldi berean, guztiok batera lanketa komuna egitea Athleticen barruan. Euskararen aldeko proiektu edo plan bat Athletic barruan onartu eta izatea ez da aski, helburu edo erremedio bakarra da eguneroko konpromiso eta erabilera antolatu, bultzatu eta aplikatzea.

Eta amaitzeko, nola ez, Aupa Athletic, gora gure hizkuntza eta gutarrak!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.