ZUZENDARIARI

Ismael Manterolari erantzunez

2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Zehaztapen batzuk egin nahi nituzke uztailaren 7an BERRIAn idatzi zenuen artikuluaz: Ignacio Zuloagari Bilboko Arte Ederren Museoak eskaini dion erakusketaren kritika idatzi omen dut Argia-n hura ikusi gabe. Kazetaritza-generoak desberdintzea garrantzitsua da: ez dut erakusketa horren kritikarik egin, inauguratu zutenean prentsan irakurritako zenbait adierazpenen harira idatzitako iritzi-artikulu bat baizik. Eta publikatu nuen pentsatuz artelanak inguratzen dituzten diskurtsoak ere eztabaidagai oparoa izan daitezkeela —zure artikulua irakurrita konfirmatu dut ustea—.

Honako hau ere idatzi zenuen: «Erraza da martiriak eskatzea gure etxeko erosotasunetik. Gaur egunetik begiratuta, Zuloagak, kausa zuzenaren alde, bere burua eta bere familia guztiarena immolatu behar zituela pentsatzen dugu». Horren antzeko zerbait defendatzen dudala esanez, idatzi nuena dezente desitxuratu duzula iruditzen zait: Zuloagak frankismoarekin izan zuen lotura esplikatzea zen nire xedea, baita lotura hori urardotzeko joera sumatu dudala adieraztea ere. Margolariak zer egin behar zuen eta zer ez galdetzen hastea debate hutsala iruditzen zait, artea bere testuinguruan ulertzetik urrun dagoena, gaur egungo irakurleari eskatzen baitzaio atzera begirako fikzio-ariketa bat egin dezala.

Nolanahi ere, mila esker nire artikulua irakurtzeagatik eta egindako gainontzeko ekarpenengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.