Iruñeko euskalgintza

Iruñean euskarazko haur eskolak behar ditugu

2024ko urtarrilaren 9a
05:00
Entzun

Aldaketek haize berriak ekarriko dituztelakoan bildu gara. Ez gara nekatu eta aldarri berarekin jarraituko dugu gure hizkuntzak, euskarak, berme bat izan dezan gure auzoetan, gure herrietan; gure txikiak euskaraz heziak izan daitezen.

Konbentzimenduz gaude euskaraz ikasteko murgiltze ereduak aberastu egiten duela komunitatea eta eskubide linguistiko bat izanik udaletxeak pausoak eman behar dituela normalizazio horretan.

Egun, tamalgarria da egoera; udal haur eskola bakarra baitugu euskaraz Iruñea osorako, duela 30 urte bezala. Horregatik, aurrekoan hemen bertan botatako eskakizunekin gatoz beste behin:

- Datorren ikasturtean Donibane, Mendillorri eta Printzearen Harresi Udal Haur Eskolak murgiltze ereduan (euskara hutsean) bilakatzea.

Sinetsita, udal aldaketak gure hizkuntzaren eta ezinbestean gure eskubide linguistikoei bide orri batekin ekingo diela.

Eman diezaiogun haizea euskarari!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.