ZUZENDARIARI 

Iruñea, euskarazko izen ofizial izateko eskaera

Administrazioan Euskaraz Taldea.
2016ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Euskaltzaindiaren webgunean argi asko adierazten da zein den Pamplona hiriaren euskarazko izena: Iruñea. Euskaltzaindiaren araua da.

Hala ere, Nafarroako Gobernuak euskarazko izen ofizial moduan hauxe jarri zuen: Iruña.

Horrexegatik, otsailaren hasieran Administrazioan Euskaraz taldeak Iruñeko Udalari eskatu dio hurrengo eskaera egitea Nafarroako Gobernuari: hiriaren euskarazko izen ofiziala Euskaltzaindiaren arauen arabera jar dezala (hau da, Iruñea).

Horrela, mundu euskaltzalearen eta instituzionalaren artean ditugun ika-mika eta eztabaida hori amaitzeko moduan izanen ginateke. Hala izan bedi!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.