Zuzendariari

Iruña-Veleiako indusketak geldi ditzagun

Maritxu Goikoetxea eta Xabi Otxoa de Alda, SOS Iruña-Veleiako lehendakaria eta lehendakariordea.
2013ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Duela aste batzuk Iciar Lamarain Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatuak eta Julio Nuñez oraingo Aztarnategi zuzendariak beste indusketa-kanpaina bat hasiko zela iragarri zuten.

Gizarteari gogorarazi nahi diogu, eta, bereziki, Arabako Foru Aldundiari eta Euskal Herriko Unibertsitateari, Julio Nuñezek 2010ean hondeamakina handi batez ekin ziola «Iruña-Veleiako aro berriari», eta haren bidez arkeologia aldetik emankorrak ziren 8.000 m2 suntsitu zituela. Mundu guztia da horren jakitun, gertakizunaren berri ematen duten bideoak eta argazkiak zabaldu baitira Internetez. Gainera, diputatuak informazio zuzena eta pertsonala jaso zuen gaiaz 2011n, SOS Iruña-Veleiarekin izandako bilera batean.

Egindako kalteak ukaezinak bezain konponezinak dira. Eta kalteen azken erantzuleak, Arabako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea; lehena, txikizioa ordaindu eta babesteagatik, eta bigarrena, egiteagatik.

Auzia are larriagoa da, kontuan hartzen bada oraindik ez dela auzitan jarritako grafitoen faltsutasuna frogatu, haien lagin bat Madrileko laborategi batean ari direla analizatzen, eta fiskalaren eta epailearen aldetik ez dagoela inolako akusaziorik lehengo indusketa taldearen, Lurmen-eko kideen aurka.

Esandakoagatik, egiten ari diren indusketak bertan behera uzteko exijitzen dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.