Iruña-Veleiako epaiketatik bost urte

Tomas Elortza Ugarte
2025eko otsailaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Otsailean betetzen dira bost urte Iruña-Veleiako epaiketatik eta oraindik Eliseo Gilek jarri zuen helegiteari ez zaio erantzunik eman. Luzatzen den justizia justizia ez delako esaera asmatu zuenak bazekien zer esaten zuen.

Analizatu gabeko ehunka grafitok ere analizatu gabe jarraitzen dute: Arabako Foru Aldundiaren egoskorkeria, alde batetik, eta bestetik, Jaurlaritzaren, unibertsitatearen eta hainbat entitateren utzikeria eta axolagabekeria. Eskerrak Irulegiko Eskua garbitu eta ganoraz analizatu zuten, bestela metalezko xafla arrunt bat baino ez zen izango.

Bitartean, aztarnategian egundoko triskantza egiten ari dira induskailu bidez, lurra eta objektu arkeologikoak nahastuz eta pilatuz, geruzak eta lehengo egiturak deseginez.

Horren inguruan, azkenaldian Youtuben argitara emandako hainbat bideok milaka bistaratze izan dituzte, batez ere honako hauek: El arqueólogo maldito / Arkeologo madarikatua (2025), Iruña-Veleiaren txikizioa dokumentatzen eta Documentando la destrucción de nuestro Patrimonio. Eta iritziak oso kritikoak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.