ZUZENDARIARI

Iruña-Veleiak 17 urte

2023ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Iruña-Veleiako lehen grafitoak 2006ko ekainean aurkezten dira: hilaren 8an latinezkoak, eta 15ean euskarazkoak. Eliseo Gil Zubillagak aurkezten ditu eta EHUko bina katedratikok laguntzen diote aurkezpen lanetan, kolaborazio historia eder baten hasiera bailitzan. Euskaldunoi ilusio handia piztu zigun, duela hilabete batzuk Irulegiko Eskuak piztu zigun bezala. (Irakur II. eta VI. mendeen artean kokatu dituzte Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko hitzak).

2023ko maiatzaren 21ean bisita gidatu alternatiboa zuzentzen ari den Josetxo Mendia eta taldea triskantza baten testigu dira: berriro hondeamakina sartu baitute aztarnategian, eta harresia kontsolidatzeko lanetan, zanga zabal eta sakonak egin dituzte inolako erreparorik gabe, lurra zakartegitan pilatuz. Zeramika puska batzuk manipulatzeaz akusatuta, zazpi urteko kartzela eta 280.000 euroko isuna eskatzen zizkioten Eliseo Gili; epaitu eta zigortu egin zuten. Orain ehunka pieza —zeramika puskak, hezurrak, ikatz puskak...— zakarretara botatzen dituzte inolako begirune eta kontrolik gabe. A zer kontraesana!

Desmasia honen aurrean, SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Martxan taldeek salaketa jarri dute epaitegian, Patxi Zabaleta abokatuaren bidez eta Xabier Gorrotxategi Geografian eta Historian doktoreak eginiko txostenean oinarrituta.

Oraindik, Iruña-Veleiako auziak mutur asko ditu solte. Nork jarriko du zentzu pixka bat honetan guztian?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.