ZUZENDARIARI

Iruña-Veleia. Zientziak berez hitz egin du jada

2020ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Zientzia, zientzia! Han eta hemen entzuten dugu, baina Iruña-Veleian zientziak hitz egin du.

Aurkitutako piezak aztertzeko autoritate, jakintza eta sona akademiko handiena zuten eta duten ikerlariak bat datoz faltsututa daudela; analisiak egin dira, eta aurkikuntza arkeologikoak balioesteko espezializatuta dagoen garrantzi handiko laborategi batek ere piezak faltsututa daudela berretsi zuen. Ez dut uste oker nagoenik esatean Euskal Herriko instituzio akademiko eta zientifikoetan ere gehiengo oso handi bat, egin diren ikerketak aztertu ondoren, faltsutzearen ideiaren aldekoa dela. Beraz, zientziak hitz egin du jada. Eta, gustukoa izan edo ez, zientziak bere posizioa argi utzi du.

Jakina da gutxiengo bat, zilegitasun osoz, ez datorrela bat iritzi nagusiarekin. Egin diren frogen emaitzekin gustura ez eta gehiago eskatzen dute. Eskubidea dute. Baina iritzi hori dutenen argudioek ez dute lortu, oraingoz, oihartzun handirik mundu akademiko eta zientifikoan. Bildu dituzten aldekotasunak oso mugatuak dira, eta, urteak joan eta urteak etorri, hasierakoak mantentzen dira. Egoera aldatu dezakeen aurkikuntza iraultzailerik gerta daiteke; nork daki, auskalo; baina ez dirudi oso errealista.

Dena den, Iruña-Veleian bizi dugunanormala da edozein arlo zientifikotan, ez da ezer berezia. Badaude curriculum akademiko handiko zientzialariak klima aldaketa ukatzen dutenak, beste batzuk kreazionistak dira, egongo da fisikariren bat erlatibitatearen teoriaren aurkakoa. Ezin dugu pentsatu zientzialarien %100 beti ados egongo direnik. Baina horrek ez ditu kuestionatzen komunitate zientifikoan dauden oinarrizko kontsentsu eta adostasun batzuk.

Gure herriaren historiarentzat ikaragarrizko garrantzia du Iruña-Veleia hiriak. Lehen mailako aztarnategi arkeologikoa da, sekulako altxorra dugu bertan, eta orain arte izan duen baino arreta handiagoa merezi du. Benetan garaia da Iruña-Veleian behar diren baliabide guztiak jartzeko eta etengabeko indusketa lanak abiarazteko. Euskal herritarrok merezi dugu!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.