Iruña-Veleiako epaiak ekainaren 8anEliseo Gil kondenatu zuen dokumentuak faltsutzea (grafitoak grabatzea) eta iruzur egitea (egin ez ziren analisi batzuen txostenak fakturatzea) egotzita.
Grafitoei dagokienez:
1. Epaiak aitortzen duenez, «ez da behar bezala frogatu grafito garaikideak [Eliseo Gilek] berak bere eskuaz egin zituenik».
2. Horregatik, epaiak beste pertsona batzuen konplizitatea bilatzen du: bost aldiz errepikatzen du pieza arkeologikoetan ebakidurak Eliseo Gilek «bere kabuz edo beste batzuen bidez» egin zituela.
3. Baina ez ditu hirugarren pertsona horiek identifikatzen, 11 urteko prozesu judizialaren ondoren; hau da, izen, abizen eta nortasun-agiririk gabeko fikziozko pertsonetan oinarritzen da epaia.
4. Hori dela eta, ez ditu ebakidurak Eliseo Gilek egin, ez bere kabuz, frogatuta ez dagoelako, ezta beraren ordez beste inork ere, beste pertsona gaizkide horiek existitzen ez direlako.
5. Beraz, ez zegoen Eliseo Gil kondenatzeko ziorik.
Iruzurrari buruz:
1. Epaiak dioenez, Eliseo Gilek baimena eskatu zion Arabako aldundiari «egin ez ziren analisi batzuk egiteko, eta administrazio horri Ruben Cerdan akusatuak egindako txosten faltsu batzuk fakturatu zizkion, akusatu honek Lurmen S.L. [Eliseo Gilen] enpresari fakturatu zizkionak, nahiz eta fakturak ez zetozen bat, egiazki, analisiekin edo haien interpretaziorekin».
2. Aldundiak berak Fisikako aditu gisa aurkeztu ziolako ezagutu zuen Eliseo Gilek Ruben Cerdan.
3. Hori dela eta, lehen aurkikuntzen lagin batzuk aztertzera bidaltzeko ardura eman zion Eliseo Gilek.
4. Ondoren, Ruben Cerdanek txostenak eta fakturak aurkeztu zizkion, eta Eliseo Gilek zenbatekoak ordaindu eta aldundiari fakturatu zizkion.
5. Beraz, ez zegoen kondenatzeko ziorik.
Hala ere, kondenatu egin zuten.
ZUZENDARIARI
Iruña-Veleia, bai ala ez?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu