ZUZENDARIARI

Iruña-Veleia auziko epaileari

Gasteiz
2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Fiskaltzak aurkeztutako akusazioak onartu dituzu andreorrek, eta Eliseo Gili eta taldeko bi kideri ahozko epaiketa erabaki duzu. Gainera, 372.700 euroko fiantza jarri diezu.

Salaketak teorietan, iritzietan eta burutazioetan bakarrik oinarrituta daudenez, frogarik gabeko epaiketa batean ez erortzeko, pieza batzuen azterketa eginaraz dezazula eskatzen dizut andreorri, grafitoen antzinatasunaren froga fede-emaileak lortzeko.

Espainiako komunikabideetan eta gizarte sareetan hain hedatutako kasu baten zuzentasuna zaintzeko, nazioarteko hiru laborategi ospetsutan egitea egokiena litzateke.

Bitartean, aurkikuntzak Arabako Foru Aldundi salatzailearen eskuetan daudenez, andreorrek pieza guztiak Eusko Jaurlaritzaren babes zuzenean jarri behar zenituzke.

Azkenean, azterketaren ondoan emaitza ezagututa, grafitoak gaur egungoak balira, andreorrek epaiketari ekin liezaioke, nork grabatu dituen argitzeko.

Baina emaitzak grafitoak antzinak balira, andreorrek ez luke inongo epaiketaz arduratu behar, Eliseo Gilen ohorea nola birgaitu behar den agintzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.