Irakiten dagoen lapiko batean igela sartuz gero, salto egin eta badoa ihesi, baina ur hotzetan sartu eta lapikoa poliki-poliki berotuz joanez gero, konturatu gabe egosita hilko da igela.
Igelarena gertatzen ari zaio Euskal Herriari; Espainiak eta Frantziak asimilazio izugarria dauka martxan jarrita, tenperatura gorantz doa eta erreakzionatzen ez badugu egosita hilko gara.
Baieztapen horretara iristeko, euskararen egoera ikusi besterik ez dago. Euskararen erabilera beherantz doa, batez ere herri euskaldunenetan. Gero eta haur kuadrilla gehiago entzuten dira Hego Euskal Herrian espainolez hitz egiten. Bai, espainoltzen ari gara, espainolez ari garelako.Utz ditzagun gaztelania eta erdara bezalako eufemismoak eta dei diezaiogun den bezala: espainola. Ala lotsa ematen digu espainolez hitz egiten dugula esateak?
Gertatzen ari denaz jabetu eta guztiz egosita bukatu baino lehen, salto egin dezagun lapikotik eta Euskal Herrian Euskaraz abes dezagun bukaeran estrofa bat gehituz: Ez al dakizu espainola dela espainol egiten gaituena?
ZUZENDARIARI
Irten lapikotik!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu