Irrikitown saioan (2013/11/05) botatako inozokeriak entzunda, funtsezkoa da ez ernegatzea, batetik alfer-alferrik litzatekeelako, eta bestetik haserretzea osasunarentzat kaltegarria delako. Eta zer egin? Bertan behera utzi (errie emon) ala gauzak bere lekuan jartzen saiatu? Errazena errie emotea! Ordea, oraingoan ez. Eroze esati, erozelan, eronun, libre? Pentsa-bez!
Aurrerantzean, Alemaniaren komunikazio sekretu guztiak ondarroarrez transmitituko omen dira. Eta, ondoren, Angela Merkelen ahotan jartzen dituzte honako berba hauek: «Hala da, Ondarroako euskara aukeratu dut ez dutelako euskaldunek ere ulertzen...». Beste batek dio Ondarroako euskara Aita Barandiaranek ere ez zuela ulertzen. Ezta guk ere (zazpi ondarroar) Lazkaoko fraideen monasteriora joan eta ataundarrak hizketan entzuten genituenean.
Euskal telebista «denona» dela esango nuke, ondarroarrena ere bai, apur bat bederen. Eta uste dut Irrikitown saioaren helburua teleikusle guztiei, tartean ondarroarrei, barre eragitea dela.
Urriaren 5ean Irrikitown saioa ikustean beste batzuek egingo zuten barre galanki, baina, ondarroarrek ez. Izan ere, ikusleei barre eragiteko tamaina horretako astakeriak bota beharrik ez dago.
Egun horretako saioa egitean gidoilaria ez zen fin ibili! Inguruko beste guztiak nora begira egon ote ziren!
Zuzendariari
'Irrikitown' eta ondarroarren berbeta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu