ZUZENDARIARI
Irriak ez du mugarik
Izenean gehitzea duten horiek, izanean kentzea dute asetasuna. Higuinduraren desirak ez dira inoiz denontzat ongarri, fobiarik leunenak ere inpaktu ezkor bat izan dezakeelako. Debekuaren deliramenduek emozio sakonenak azaleratzen dituzte. Halere, ez zaitezte okertu. Emozio horiek beti izango direlako positiboak. Zentsurek pupu egin arren, ureztatuz gero, beti aterako baita lore. Atera dezagun guztiok barnean dugun pailazo hori, galarazpenen mundu gris horri kolore biziak emanez. Berez, argi izan, irriak ez duela mugarik, beti ailegatzen baita bihotzetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu