Zuzendariari

Ireki ezazu txorrota!

Inaxio Antoñana.
Mungia.
2012ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Sarritan ikusten ditut lankideak freskagarrien makinatik ur-botilak ateratzen, txanpon batzuen truke. Aurrekoan, jakin-minari eutsi ezinik, bati galdetu nion: «Zergatik ez duzu txorrotako urik edaten? Askoz merkeagoa da-eta». «Txorrotakoak ez du zapore onik; eta botilakoa osasungarriagoa da, gainera», erantzun zidan.

1970eko hamarkadan, 1.000 milioi litro ur merkaturatu zuten botilatuta, mundu osoan. Hurrengo hamarkadan, kontsumoa bikoiztu zen, eta, 1990az geroztik, kontsumoaren hazkundea esponentziala da. Gero eta botilako ur gehiago edaten da, enpresa multinazionalen onerako. Baina, elikaduran adituen arabera, ez du abantailarik, iturriko urarekin alderatuz gero, salbuespenak salbuespen. Soilik gomendatzen dute, akaso, mineral batzuk mugatu behar dituzten gaixoentzat. Are eta gehiago, mediku batzuen hitzetan, txorrotako urak botilatutakoak baino mineral gehiago du, eta, alde horretatik, aberatsagoak dira. Kontuan hartu behar dugu, gainera, botilatze-enpresa askok iturritik ura hartzen dutela zuzenean, eta, tratamendu batzuk egin ondoren, botilatu eta merkaturatzen dute.

Ekoizpen-prozesuek eta botilak garraiatzeak, beste aldetik, energia-kontsumo itzela eskatzen dute, baita lehengai asko ere. Adituen arabera,33 cl-ko plastikozko botila bat egiteko zortzilitro ur baino gehiago xahutu behar dira. Euskal Herrian, oro har, kalitate handikoa dela gure sukaldeko iturritik jariatzen den ura.Hurbildu sukaltarrira, txorrota irekitzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.