Azken hamarkadetan, zenbait politikari eta polizia indar gazte antolatuak eta hauek sortutako gaztetxe edo gune autogestionatuak behin eta berriz erasotzen ikusi ditugu. Arazo larritzat duten egoerari irtenbide bat emateko, eremu eta gazte horiek kontrolatzea ezinbestekoa zaie. Eginkizun hau eraginkorrago egiteko, zenbait gune publiko pribatizatu dituztela badakigu. Egoera honek arau eta arkitektura formako adierazpen ideologiko berriak sortu ditu. Eta, ondorioz, botere ekonomikoak bere kokalekuak aurreratzeaz batera, herri eta hiri askotako eremuetan nolabaiteko garbiketa ekonomikoa ahalbidetu du.
Toki horiek kontrolpean izateaz batera, agertoki berri horietan, ideologia, besteak beste debeku, errepresio eta diseinu zein arkitektura baztertzaile bezala azaltzen dela ohartuko gara. Kontsumitzaile ez diren horiek ez dira ongi etorriak.
Beraz, plaza, kale, errepide, parke eta antzeko beste eremu asko, jarduera batzuk sustatu eta beste batzuk murriztu, oztopatu edota, are gehiago, ezinezko bihurtzeko diseinatuta eta hornituta daudela esateak ez luke inortxo harritu behar.
Izan ere, eremu fisikoa kontrolatzeak, gure ideologia kontrolatzeaz gain, gure identitateak ere kontrolatzea suposatzen baitu.
Beraz, autoeraketa da egoera hau oztopatzeko herritarrok daukagun giltza bakarra.
ZUZENDARIARI
Irauteko eta iraultzeko giltza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu