Antzuola

‘Ipuscua’ nafarra

Patxi Olabarria Irizar
2025eko urtarrilaren 17a
05:00
Entzun

2025ean Gipuzkoak 1.000 urte betetzen omen ditu «nortasun juridiko propioa duen entitate geografiko» gisa. Baina Gorka Urbizuk dioen bezala: gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude.

«Gure lurraldea» lehen aldiz aipatzen den santo grial deitzen dioten 1025eko dokumentua Iruñeko Antso III.a Nagusiak berretsi zuen, baina ez zuen Gipuzkoa aipatu, Ipuscua baizik.

1200ean Gaztelak Mendebaldeko Nafarroa konkistatu aurretik, ez zegoen Gipuzkoarik. Ordura arte, Iruñea-Nafarroako erresumaren parte zen lurralde hau, eta hiru tenentziatan egituratuta zegoen; hortik, armarrian ditugun hiru zuhaitzak. Tenentzia horietako bat zen Ipuzkoa eta duela mila urte Gartzia Azenaritz zen tenentea, bera zen Iruñeko erregearen Ipuzkoako ordezkaria.

Euskaldunon errege zen Antso Nagusiak berak diosku nor zegoen bere agintaritzapean: «Ego quidem Sancio rex regnans in Pampilonia et sub imperio senior Garsia Açenariz de Ipuscua».

Beste behin, galdera bera: gure herriaren historia zergatik kontatzen da armaz konkistatu gintuztenen ikuspegitik?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.