Goizeko zortziak, bi patrol sagasti baten parean. Batek bidea ixten du. Patroletatik guardia zibilak irten eta sagarrak batzen. Poltsakada batzuk bete eta badoaz. Ez daTorrenteren filmeko gidoia. Aurtengo udan gertatu da, Antzuolan.
Zoritxarrez, sarritan ikusi ditugu guardia zibilak Antzuolan: ondoren torturak salatu dituzten herritarrak atxilotzen, AHTko obretan egunero egiten dituzten leherketetarako dinamita ekartzen, kontroletan beraien armekin izua zabaltzen, Gorlako pinudietan ezkutatuta Vuelta arrotz bat zaintzen… Baina ez nuen usteko sagarrak lapurtzen ikusiko genituenik.
Beraien kuarteletan Todo por la Patria irakurri izan dudanean beti galdetu izan diot neure buruari todo horretanea guztia sartzen den.Ikusi dugu baietz, guztia sartzen dela, sagarrak biltzea barne...
Euskal Herrian bizi dugun garai berri honetan soberan daude, inoiz baino soberago. Gerra irabazi nahiandabiltza eta ez dira konturatu euskaldunok ez dugula gerrarik irabazi nahi, bakea da irabazi nahi duguna. Horregatik, Intxaurrondo eta sagarrondoak bakean utzi eta Espainiako olibondoetara joandaitezela eskatzen die gure herriak.
Oñatin ere behin baino gehiagotan irakurri duteFan hemendik baina oraingoz beraien erantzuna hauxe izan da: «Manzanastraigo!».
Zuzendariari
Intxaurrondotik sagarrondora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu