Euskal Herriko Unibertsitateak egonkortasun ekonomiko irizpideak jarraituz, Gipuzkoako kanpusean eskaintzen diren zenbait Gradu kendu nahi ditu. Hurrengo ikasturtean ezingo duzu ikasi 2009-10 ikasturtean abiatu zen, eta euskaraz eta gazteleraz soilik Gipuzkoako kanpusean eskaintzen den, Industri Kimikaren Ingeniaritzako Gradua. Ikasketa planaren kalitatea bermatzeko urtea 2016 izanik, zein da Gradua hurrengo urtean kentzeko benetako arrazoia? Erabiltzen duten arrazoi ekonomikoaren kontraesan handiena, irakasle eta funtzionamenduarekin erlazionaturikoak kostuak ez direla murriztuko da. Guztiz arbitrarioa den erabaki bat dela medio, zure familiaren gastua handituko da, Gradua ikasteko beste Campus batera joan beharko zarelako. Gainera, Gradua eskaintzen den Donostiako Sailean, Unibertsitatearen kalitate eta bikaintasun bidean, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren kalitate aipamena duen Master bat eskaintzen da, 50 Doktorego Tesi defendatu dira eta 40 ikaslek dihardute. Enpresa eta zentro teknologikoekin lankidetzan, hainbat ikerkuntza proiektuetan parte hartzen du, maiz ikasleak zentro eta enpresa hauetan lanean bukatu dute. Aurreztea al da ikerkuntza aplikatura eta formaziora zuzendutako ekintza guzti hauek desagerraraztea?
Donostiako Ingeniaritza Kimiko eta Ingurugiroko Saila.
Zuzendariari
Industri Kimikaren gradua ikasi ezin izango dutenei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu