Donostia

Indigenak pobre gure kulturan

2025eko otsailaren 4a
05:00
Entzun

Antropologiak erakusten du nola herri indigenak inguru oso aberatsetan bizi ziren, baso eta oihanetan, baina ondo ezagutzen bazituzten ere euren bizitokiak ez zuten propietatea ezagutzen. Ez zen behar, denendako bazegoen ugari. Baina kontaktuan kultura orientaleko militar eta politikariekin, ikusi zuten nola terrenoak, terreno aberatsak, partitu egiten zituzten kultura orientaleko jende zekenek, erroan pobreziatik zetozenak eta ezagutzen zutenak jabego pribatua. Zer gertatu da? Indigenak pobre eta kultura orientalekoak aberats, ia-ia kontaktuaren momentutik bertatik, orientalak borrokazaleak baitziren eta indigenak bakezaleak. Ezaguna da hori. Nik holaxe konprenituko nuke gertatua. Indigenek ez bazuten ere ezagutzen jabego pribatua, lapurreta egiten diete lehen mundukoek. Baina ez da erru osoa orientalekoei eman behar, lana eta ikasketa lehen mundukoek egiten zituzten, eta hor badago bertutea, ez da dena indigenen alde, moralki aberatsagoak ziren arren, kultura orientalekoek jakintsuak edukitzen zituzten, moral aurrerapen bat beraz. Konponbidea ikertzen lehenak kultura orientalekoak dira. Antropologiaren asignatura, adibidez.

Aberastasunen distribuzio justua egiteko baliagarria daiteke Sokratesen intelektualismo morala, denok estudiatu gehiago. Kontziente egin inkontzientea zena, zientziak aurreratu Sokrates izanik lehenetarikoa kontzientziazio moralean.

Beraz, borondate on pixka batekin badago arreglatzerik problema inportante hau. Antropologia estudiatuz bada ikasten posible dela. Nik optimista izan nahi dut, ez badidate kasurik egiten ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.