Zuzendariari

Independentziarik gabe, bakerik ez

Eugenio Arzubialde Etxeberria.
Orreagako kidea (Donostia).
2014ko maiatzaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herrian asko hitz egiten ari da bakeaz eta hari lotutako zenbait kontzeptuz.

ETAren amaiera atzerakorik ez duena dela ikusita, esaten ari zaizkigu bakea dagoeneko iritsia dela Euskal Herrira, edo iristeko zorian dagoela. Baina baldintza nagusia falta da hori lortzeko: askatasuna.

ETAren ibilbidea kritikatu dut joan deneko berrogeita hamar urtean, baina inoiz ez diot uko egin defendatzeko eskubide legitimoari, eta, hala, berme politiko horrekin, esan dezaket ez dagoela benetako bakerik.

Euskaldunok subjektu politiko izateko inolako aukerarik gabe uzten saiatzen dira Frantzia eta Espainia; autodeterminazio eskubidea ukatzen digute; gure herria, indarrez, beren estatuen barruan daukate, eta beren konstituzioen mendean: estatu horien batasuna ezin da desegin, eta subiranotasuna bakarra da. Non dago bakea?

Bakean gaudela esan ahal izateko, bi bide daude: bat, Frantziak eta Espainiak bultzatzen dutena: gure herria desagerraraztea. Bestea, independentzia.

Espainiak eta Frantziak oinarritzat daukaten eta gaur egun erabiltzen duten mendeetako indarkeriarekin ez dago bakerik.

Independentzia, herri honetako arazo larriak konpontzeko nahitaezkoa izateaz gain, helburu estrategiko lehena da guretzat. Bakea ez da iritsiko ez badugu aurretik independentzia lortzen.

Independentzia da bakearen eta demokraziaren abiapuntua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.