ZUZENDARIARI

Iñaki Larrañaga: Siadeco eta Bizi-Hitza

Errenteria.
2021eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Iñaki Larrañagaren bizitzaren alde garrantzitsu bat euskararen bizitza lantzea izan da. Parte bat,ikusgarriena, Siadecoren ekarpenarekin lotua. Soziolinguista izan zen, dudarik gabe. Baina bere soziolinguismoa berezia izan zen zentzu bikoitzean:

A) Bere azterketa soziolinguistikoetan ez zen zientzia objetibistetan erortzen, eta ez zen boterearen interesetara makurtzen. Bere soziolinguismoa ez zen neutrala, euskararen bizitzarekin soziolinguista konprometatua izan zen. Eta ez da soilik, lanatik aparte (Egunkaria-ren sortze-prozesuan, EKB edo EHE, edo bestelako ekimenetan parte aktiboa hartzen zuela). Bere eguneroko lana (Siadeco), konpromezu horretan oinarritua zegoen.

B) Iñaki Larrañagaren soziolinguismoak eboluzionatu zuen. Jose Maria Sanchez Carrion,Txepetx, lagun mina izan zuen. Siadecok Bilbori buruzko egindako azterketa soziolingistikoaren parte fundamentala Txepetxek egindako Margenes de Encuentro. Bilbao y el euskara liburua da.

Elkarrekin saiatu ziren Zenbat Gara elkartearekin norabidea lantzen. Elkarrekin sortu zuten Bizitza eta Hitza elkartea. Eta hau dena jada ez zen soziolinguismo konprometatu klasikoa. Beste zerbait zen. Euskararen bizitza Bizitzaren hizkuntzarekin lotzen duen zerbait (izenburu hori duen liburu batidatzi zuten elkarrekin Txepetxek eta Jon Sarasuak). Zerbait horri hololingua deitzen dio Txepetxek. Eta horrekin, uste dudanez, zeharo ados zegoen Iñaki Larrañaga. Horregatik izan zen Bizitza eta Hitza elkartearen fundatzaileetako bat.

Guzti horrengatik, eta, noski, zuen gizatasun eder eta emankorragatik, hartzen dut Inaki Larrañaga eredutzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.