Zuzendariari

Immertsioa Euskal Herrian

Donostia.
2012ko abenduaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Katalunian, hezkuntza maila guztietan, D eredua aplikatzen dela 1982az gero. Wert hezkuntza ministroak Katalunia espainiartu beharra zegoela deklaratu zuenean, berehala pentsatu nuen hurrengo erasoa euskaldunon aurka izango zela. Zalantzari sorpresa nagusitu zitzaion: Madrilek zioen Euskal Herrian ere badagoela immertsioa baina ez dagoela inolako elebitasun arazorik. Eztenkada honek uxatu zuen nire harridura. Euskal hezkuntza nazionalaren arduradunei adierazi nahi nieke (badakit badakitela, baina…) hemen hezkuntza elebiduna gaizki baino okerrago ari direla aplikatzen. Arrazoia: Madril oso gustura dagoela gure hezkuntza ereduekin. Subiranotasunik gabeko estatutuak ederki ase zuen botereaz gozatzeko amorratzen zeudenen irrika eta Madrilek ongi kontrolaturiko gestio administratibo hutsarekin etsi zuten. Orain, horra euskararen egoera larria. Katalunian denak bat eginik matxinatu dira, hemen paso egiten dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.