Imajina dezagun mendebaldeko herrialde bat, bere helburuak lortzeko lapurreta, estortsio eta erailketa egiten duen delitu-talde baten erasoa etengabe jasaten ari dena.
Une honetan, herrialde horretako poliziak talde horretako kide bat aurkitu du auzo marjinal batean, jendez betetako kale baten erdian. Polizia talde bat hurbildu da hura harrapatu edo desagerrarazteko, gizarteak defendatu behar duen elementu arriskutsua baita. Hurbiltzen doazen heinean, inguruko jendea konturatu egiten da, baita lapurra ere. Hau korrika hasten da eskuan pistola duela eta polizia bere atzetik, gelditzeko oihuka. Baina berak jarraitu egiten du, eta polizia tiroka hasten da pistolekin, fusilekin eta arma indartsuagoekin, eta pertsona zaurituak eta hildakoak uzten dituzte parean, baita eraikin txikituak ere. Lasterketa luze baten ondoren, hil egiten dute, eta ehizaldia amaitu egiten da.
Hurrengo egunean, herrialdeko komunikabideak pozik daude herritarren segurtasuna eta bizikidetza zoriontsua mehatxatzen zuten elementu arriskutsuetako bat desagerrarazteagatik. Aipamenik ere ez izan diren 36 zauritu eta 21 hildakoei buruz, gobernuaren arabera delitugilearekin batera bizi ziren eta babesten zuten. Azken finean gobernuak bere burua defendatzen du talde bortitz horien erasoetatik.
Auzune hartan gertatutakoarekin batera, beste auzune oparoago bateko kideak jende baztertua bizi den beste auzo batera joan ziren, eta iraintzen, zirikatzen eta jotzen hasi ziren. Bertakoek han zeuden poliziei laguntza eskatzen zieten, baina babestu beharrean beste aldera begiratzen zuten, eta baten bat bere kabuz defendatzen saiatzen bazen, hura jo, atxilotu edo hil egiten zuten.
Asko da esan den guztia irudikatzea, zientzia fikzio makabroa dirudielako. Inork imajinatzen al du mendebaldeko hiriren batean horrelakorik gerta daitekeenik eta neurrigabe jokatzen duen poliziaren aurkako neurririk ez hartzea? Edo agian ez da irudimena, baizik eta Palestinako herria egunero pairatzen ari den errealitate gordina, urteetan zehar eta askoz modu indartsuagoan. Gainera, beste nazio batzuek beren hirietan ezin izango lukete horrelako ekintzarik baimendu, baina hain modu basatian jokatzen duen gobernu hori zuritu eta defendatu egiten dute. Baina besteren etxean gertatzen den bitartean... Eta gainera, baztertutako jende hori beraien gustukoa ez denean, berdin dio desagertzen bada.
Eskandaluzkoa da nazio horien zinismoa, haurren, emakumeen eta aurrean harrapatzen duten guztien sarraskia defentsa gisa definitzeko gai direnean. Gainerako herritarrok ere ez gara libratzen, ez baikara gai gobernari odolzale horien guztien aurka modu koordinatu eta bateratuan jarduteko.