Nongo galderari erantzuteko, -l edo -n edo -z edo... amaieradun toki izenak tarteko direnean, tradizioak onartzen du -go edo-ko egitea: Larraulgo, Andoaingo, Zarauzko, Parisko eta beste. Era berean, toki izen horiekin, nondik galderarekin: Larrauldik, Andoaindik... egin liteke.
Jokabide hori tradizio baten ondorioa da, errespetagarria eta erabilgarria. Baina hizkuntzaren arau orokorrak -e- bat eskatzen du: gaineko da, eta ez gaingo; uztaileko da, eta ez uztailgo. Kasurako, Berrizeko, Urdulizetik, Beskoitzera... Nola da Gipuzkoako parte horretan, Urguldik jaitsi, Urgula igo...? Denak dira -go eta -dik eta -a?
Moden ondorioz, munduko izen estrainio guztiei ere amaiera superjatorra ipini behar zaie aspaldion: New Yorko alkatea, Qatargo zirkuitua, Cango festibala (Cannesekoa, alegia)... Moda horri iritzi nion zatarra.
Zuzendariari
Ilargia eta atzamarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu