Zuzendariari

Il Circo Italiano, gezurretan

Lide Treku Urreta.
Askekintza Animalistako kidea. Donostia.
2014ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Il Circo Italiano Euskal Herritik barrena egiten ari da bere bira. Bere webgunean ikuskizunean zaldiak erabiltzen dituztela adierazten dute, argi. Hori ikusita, horiek ez erabiltzeko protesta egitea erabaki genuen Askekintza Animalistako kideek, Donostian.

Han ginela, ikusle bat hurreratu zitzaigun zirkuak lehoi txiki bat zuela jakinaraziz, zaldirik gabe. Hortik minutu gutxira zirkuko langile bat gerturatu, eta esan zigun guk hor zer egiten genuen ez zuela ulertzen. Guk animaliarik gabeko zirkuak aldarrikatzeko geundela esan genion. Berak, berriz, gu oker geundela esan zigun, beraiek ez zutela inongo animaliarik erabiltzen ikuskizunean. Guregana etorri zen lehen emakumeak esandakoa esan genion, eta berak onartu behar izan zuen lehoiarena.

Aste batzuk beranduago gauza bera gertatu zitzaigun Zarautzen. Zenbat gezur esan zizkiguten jakinda, benetan zer zerabilten ikertzea erabaki genuen, eta ikusi eta grabatu ahal izan genuen lehoikume bat dutela, itxuran lasaigarriak emanda, 10 euroren truke argazki bat ateratzeko erabiltzen dutena. Eta ez hori bakarrik, magia ikuskizunean uso zuri bat ere erabiltzen dute.

Larria da ikuskizun batean animalia bat erabiltzea haren eskubideak zapalduz. Eta larria da guri gezurra esatea, baina larriagoa da oraindik ikusleriari ere gezurra esatea. Bada jendea zirku horretara joan dena animaliak erabiltzen ez dituztela uste zuelako, baina bestelako zerbait aurkitu duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.