Zuzendariari

Ikurrinaren neurriak

Donostia.
2014ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Gure herriaren intsignia nazional ezagunena ikurrina da, eta ikurrina osatzen duten elementuen neurriak edozein modutan eginda aplikatzen dira. Normalean, zoritxarrez, ez dira ia inoiz ikurrinaren neurri ofizialak errespetatzen. Batzuetan (oso gutxitan) gurutze zuriaren xingolak edo zerrendak berdearenak baino lodiagoak erabiltzen dira, multzoaren estetikak asko galtzen duelarik. Eta ia beti dira bi gurutzeen xingolak lodiegiak oihal gorriaren eremuarekiko.

Hona ikurrinaren neurri ofizialak, Telesforo Monzonek beste batzuekin Euzko Jaurlaritzarentzat ofizialki onartuak: ikurrinaren oihal edo pabiloiaren alde horizontalak 5 metrokoak dira, bertikalak 2,80 metrokoak eta xingola edo gurutz besoen zerrendaren zabalera 0,20 metrokoa. Euzko Jaurlaritzaren 1936ko urriaren 19ko Dekretuan onartutako neurriak dira.

Ikurrin erabilgarriagoa lortzeko, jakina, proportzio berean laburtu behar dira neurri guztiak.

Askok esango dute txikikeria hauetan arduratzeak ez daukala gaur zentzurik, aurreragoko lanik badugula-eta. Hau egia izanik, ez litzateke asko kostako alderdi abertzaleen baitan, behintzat, erabaki bat hartzea hemendik aurrera enkargatuko diren ikurrinek halako neurri konkretuak izango dituztela (neurri ofizialak, alegia).

ZUZENKETA: Joan den astean, urtea bete zen gizon batek bere buruaz beste egin zuela etxetik bota behar zutenean. Protestari buruzko albistean, argitaratu genuen hipoteka ez ordaintzeagatik bota nahi zutela. Alokairua ez ordaintzeagatik bota asmo zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.