ZUZENDARIARI

Ikastolen porrota

Josune Ormazabal.
Donostia
2022ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Ikastola, eskola, D eredua... Bost axola! Ikastetxe guztien irteeran errealitate bera: haur guztiak gazteleraz. Niri behintzat negargura ematen dit gure arbasoek egindako ahaleginaren ondoren gu gure altxorra mantentzeko gai ez izatea.

Biloba euskal hiztunak ikastolara bidali eta erdaldunduta itzuli. Hori da gure inguruan ikusten dudana. Eusko Jaurlaritzaren euskal hiztunak sakabanatzeko burutazioari esker, lagun erdaldunak jartzen dizkiete inguruan, eta haien artean euskaraz hitz egitera ez dituzte bultzatzen/behartzen.

Hori bai, gero Argitxo, Euskaraldia, euskararen eguna... eta horrelako denbora galtzeekin itxurak egiten. Handik urte batzuetara, haien harremanak gazteleraz errotu direnean: «Euskaraz hitz egin behar duzue!». Bai, noski, zuek egin ez duzuen euskalduntze lana gure haurrek egin dezatela! Ez al litzateke ba errazagoa ikastoletan hasieratik euskaraz hitz egitera behartzea? Azken batean, gurasoek bertara bidali badituzte, euskaraz hitz egitea nahi dutelako izango da, ez?

Helburua haurrek euskara ezagutzea ala euskara erabiltzea den pentsatu behar dugu. Irakasleek (eta agintariek) guk bezainbeste maiteko balute euskara, nahikoa litzateke. Beharbada, haiek euskalduntzen hasi beharko genuke...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.