Zuzendariari
Igogailuan harrapatuta
Sargori zen, eta Deustuko igogailuaren ondoan jarri ginen atseden hartzera. Bertan geundela, nirekin zegoenaren zeharkako begirada batek bere itzal isil eta lasaia antzeman zuen. Igogailu barruan zegoen, ez gora ez behera egiten ez zuen kristalezko igogailuaren barruan. Berarengana hurbildu, eta duela hamar minutu harrapatuta geratu zela esan zigun, ahots patsadatsu seguruarekin. Igogailuko atean bezeroen arretarako bi zenbakiak apuntatu, eta deitu egin nuen. Aire egokiturik gabeko tramankulutzar hartatik izerdiz blai atera zutenean, eskerrak eman eta, miresteko moduko egonarriarekin, esan zigun igogailu barruko interfonotik ez ziola inork erantzuten eta, seinlae faltagatik, mugikorrak ez zuela funtzionatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu