Bermeo

Idazle messianiko baten zain

Joseba Mikel Ugalde
2025eko urtarrilaren 10a
05:00
Entzun

Idazlea, bere lanean, biziki eta sutsu bai, baina mutuan aritzen da. Gero, irakurlea modu bertsuan aritzen da, biziki, sutsu bai, baina mutuan. Liburuen sorrerak eta xedeak, beraz, mutuan sukaldatuak eta mutuan dastatutakoak izaten dira. Baina literaturak, hau da, idazlearen obrak, irakurlearen ezagutzara heltzeko, ahotsa behar du izan, mutuan eta ezkutuan geratzen bada ibilbide antzua izango duelako. Gure gazteria aro digitalean jaioa eta ekologista da, eta, beraz, ez du sinesten liburua-papera izatezko bikote sakratuan. Badakit hor nonbait Euskal Literaturako Messi berri bat izango dela, mutuan euskaraz idazten ari den idazle messianiko bat.

«Hasieran, ahots gabetua eta baztertua izango zara, baina lasai, eutsi zure bideari, berandu baino lehen gure oraingo literatura eta bere liburugintza puskatuko duzulako».

Atera zaitez, gazte! Zure obraren zain gaude!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.