ZUZENDARIARI

Iberdrolak ez du nahi euskaraz

2022ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Duela hilabete pare bat deitu zidaten Iberdrolatik, gas galdararen azterketa egiteko. Nik euskaraz egiten nielako, moztu egin zidaten deia. Astebetera-edo deitu zidaten berriro, eta nik egindako euskara ulertzen ez zidaten arren, eman zidaten txanda teknikaria etortzeko. Ea ados nengoen, eta nik baietz. Espainolez esan behar niola. Ez zen teknikaria agertu, ordea.

Gero Nortegasek egin dit oharra, apirilerako egin behar dudala galdararen berrikuspena, bestela isuna izango dudala. Iberdrolak badu webgunea euskaraz, eta harremanetarako zerbitzua. Bi aldiz idatzi diet kontua azalduz; lehenean ez zidaten ezer erantzun, bigarrenean honela erantzun didate (Google Translateren espainol-euskara itzulpena): «Sentitzen dut zure posta itzultzeko euskara sailik ez dugula esatea, beraz, gaztelania hutsean bidali behar diguzu. Itxaroten nago». Iberdrolak ez du, nonbait euskara sailik nahi, baina ez du ere erabili nahi itzulpen automatikoko ezein zerbitzu. Behartu nahi nau espainolez egitera. Bestela, Nortegasen isuna.

Zer egin behar dut?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.