ZUZENDARIARI

Hyundai, jarrera lotsagarria

Martxel Toledo Garmendia.
Oiartzun
2021eko otsailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Auto berria erositakoan, Hyundai enpresak bezeroei entregatzen dizkien instrukzio orrietan, bost urteko doako errebisio-mantenuaeskaintzen du, baina kontuz, niri Hyundai enpresak Oiartzunen Lintzirin poligonoan duen tailerrean gertatutakoa lotsagarria baita.

Aurreko lau urteetan bezala, azaroaren erdi aldera, nire autoaren errebisioa zela eta, Hyundai enpresaren deia jaso nuen. Azaroaren 19rako eman zidaten ordua, eta bertara hurbildu nintzenean, sorpresa! Epez kanpo zegoela eta errebisioa ordaindu egin beharko nuela adierazi zidaten. Erreklamazioa jarri arren, nire autoa errebisiorik gabe gelditu da.

Uste dut bezeroekiko izugarrizko errespetu falta dela Hyundairen jarrera. Beraz, adi! eta kontuz!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.