Zuzendariari

Hurbiltzeko erak

EAJren EBBko kidea.
2014ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Errespetua izan ohi da inorengana hurbiltzeko lehen legea. Hurbiltzen dena boxeolari baten asmoz ez badator, behintzat. Edo errieta egiteko asmoz. Edo bestea gutxiesteko deliberamendu hutsez.

Josu Larreak (Ondo, lehendakari jauna, ari gara hurbiltzen, BERRIA, 2014-04-23) aukeratu duen erak gehiago du azken horietatik, errespetutik baino, lehendakariarengana eta «zuen euskara arduradun» gisa definitu duen pertsonarengana (nitaz ari dela pentsatu dudalako idazten ditut lerrook) jotzerakoan. Ahaztu egin zaio, antza, EAEn boto gehien jaso dituen alderdiaz ari dela, eta alderdi horrek aurkeztuta EAEko herritar guztion lehendakariari zuzentzen ari zaiola. Ahaztu egin zaio, antza, euskara biziberritzeko ahalegin demokratikoan aspaldian murgilduta dauden alderdi eta lehendakari batez ari dela.

Baina Larreari eskatzen diodan errespetuaren oinarria ez dago, soilik, aritmetika politikoaren edo besteon euskaltzaletasunaren onespenaren baitan. Politikagintzan ere gizalegez jokatu beharretik dator errespetu eskea. Munduan zehar lezioak emanez ibiltzea eta norberaren aukerak eta ekintzak soilik seriotzat hartzea da horrela dabilena bakardadean isolatzeko biderik eraginkorrena. Hori bada Larrearen eta bere alderdiaren aukera, hala bedi, baina jakin dezatela, garbi, ez dugula plaza horretan elkar topatuko. Aldiz, normaltasun demokratikoz eta asmo eraikitzailez hurbildu nahi izanez gero, beti izango dituzte gure ateak irekita. Baita kritikarako ere. Desadostasunetik ere eraiki baitaiteke akordioa, elkarren errespetuaren oinarriaren gainean bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.