Duela hiru urte hasi zen antolatzen Humanitates ikastaro sorta Durangoko Arte eta Historia Museoa. Egitasmo benetan interesgarria, historia, artea, literatura, pentsamendua eta, azken batean, jakintza sustatzeko ekimen ezin egokiagoa da.
Lehen edizioaren berri eman zenean, harriduraz hartu genuen museoak antolaturikoa gaztelania hutsean izatea. Antolatzaileekin hitz egin zen eta 2012an, 3.ean, zenbait ikastaro euskaraz eskaintzeko hitzezko konpromisoa hartu zuten. Aurtengoaren berri eman dute eta, oraingoan ere, huts. Larria da Udalak onartutako Euskararen Araudia hankartetik pasatzea; izan ere, araudiaren 38. artikuluak argi zehazten du hizkuntza irizpidea ikastaroak eta tailerrak antolatzean.
19 modulu eta 76 hitzaldi eskaini dituzte, denak gaztelaniaz! Penagarria.
Topikoa da, baina esan behar dugu: ikusi nahi ez duen itsua baino okerragorik ez dago.
Euskaraz bizi nahi dugunok gero eta gehiago gara, gero eta argiago ageri gara: herritar, zahar, gazte, elkarte…, itzelezko ahalegina egiten ari gara euskara suspertzen. Horregatik ez dugu ulertzen Durangoko Arte eta Historia museoak hartu duen jarrera, arduragabekeriaz jokatzea irizten baitiogu.
ZUZENKETA: Atzo ostirala, 30. orrian Aritz Galarraga telebista kritikariak idatzi zuen zutabea asteazkenean argitaratu zen berbera da. Barkamenak eskatzen dizkiegu irakurleei eta testuaren egileari.
Zuzendariari
'Humanitates' ikastaroak huts
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu