ZUZENDARIARI

Hondarribia, hipokrisiaren hiria

Hondarribiko EH Bildu
2021eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Bortizkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Maiz esan ohi den moduan, emakumeen aurkako biolentzia matxismoaren bortizkeriaren adierazpen lazgarria da. Baina bortizkeria horrek emakumeen aurkako bazterkerian du sorburu.

Azaroaren 25aren karietara Hondarribiko Tokiko Gobernuak Elina Chauvet artista mexikarraren zapata gorriak ekimena berregitea proposatu du. Ez dakigu Chauvetek Hondarribia ezagutzen duen eta gure hiriko jai nagusietan zer gertatzen den ote dakien. Gaude feministentzat ez dela oso onargarria emakumeen bazterkerian erantzukizunak dauzkaten erakundeak emakumeen aurkako bortizkeria desagerrarazteko aitzindari gisa agertzea.

Hondarribiko Tokiko Gobernuak erantzukizun zuzenak dauzka urtero-urtero irailak 8an gure hirian gertatzen denaren gainean. Baita, berdintasun plana onartu arren, berdintasun saila eta berdintasun teknikaria ez izatean.

EH Bilduko Udal Taldeak kontsideratzen du hipokrisia dela Hondarribiko Tokiko Gobernuaren portaera; alde batetik, hiriko toki izenak emakumeei eskaini eta emakumeen aurkako jazarpenaren aurkako ekimenak antolatu, eta, bestetik, 25 urteko bazterketa bortitza babestu. Horiek horrela, EH Bilduko Udal Taldeak erabaki du ez duela parte hartuko Hondarribiko Tokiko Gobernua zuritzeko antolatzen diren ekimenetan zein deklarazio instituzionaletan. Emakumeen aurkako bortizkeria desagerrarazteko modurik eraginkorrena parekidetasunaren alde borrokatzea delako.

EH Bilduko udal taldeak azaroaren 25ak adierazten duen guztiarekin bat egiten du, irmoki salatzen dugu emakumeek egunerokotasunean jasaten dituzten biolentzia estruktural mota guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.