Birziklatzeko modu onena atez atekoa da, zalantzarik gabe. Hori esanda, Arrasaten lortutako akordioa oso ona dela pentsatzen dugu; denborak esango digu aproposena izango den ala ez. Lehen urratsa egin dugu, eta positiboa izan da, lortu dugulako ikuspuntu desberdineko pertsonak eta erakundeakelkartzea geuk eragiten dugun arazoa konpontzeko.
Bestalde, STOP PaP eta PSOEren jokabidea, nire iritziz, ez da izan oso mesedegarria Arrasaterentzat. Gogoratu nahiko nuke erakunde hauek lehenengo eta bakarra izan zen bilerara joan zirela eta baldintza politikoak jarri zituztela mahai horretan egoteko, eta ez zutela nahi izan ekologistok han egon gintezen. Norbaitek beste inoriparte-hartzeko betoa egiten badio, erakunde horren eskubideak murrizten ditu. Gero, demokraziaz lezioak eman nahi dituzte? Zoritxarrez, Euskadin politika ustelduta dago. Hemen, batzuek ez dute aurkariekin argazki berean atera nahi, ez du inporta adostasun batera ailegatzen diren ala ez. Katalunian, PSOE Atez Atekoaren alde dago, eta parte-hartzen du 100 herri baino gehiagotan.
Hondakinen mahaiaren garaipen handienetariko bat izan da helburuei moduari baino garrantzi handiagoa ematea. Denok ados geunden: gaur egungo egoera eutsiezina zen, elkarrekin zerbait egin behar genuen. Eskoriatzan, Bergaran edota Legazpin gertatzen dena ez da zuzena, diktadura baten aurrean desobedientzia zibilerako deia egitea normala da, baina hemen gertatzen dena, uf!
Zuzendariari
Hondakinak, adostasunak eta abar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu