ZUZENDARIARI

Hogei mila lagun

Gasteiz
2022ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Pandemia hasierarekin batera, abiatu zen Hamaika gara izeneko sinadura bilketa, beraz bi urte beteko ditu kanpainak. Emaitza, hogei mila sinadura.

Zer eskatu da? Erreferendum eskubidea aitortzea, bai Eusko Legebiltzarrean, baita Nafarroako Parlamentuan edo Iparraldean ere. Azken finean, eskaera demokratikoa besterik ez da.

Baina sinadura bilketa, egon diren beste ekitaldien jarraipena da, besteak beste, hainbeste herritan egin diren kontsultak, baita Donostian ere.

Beharrezkoa da publikoki onartzea ez dugula orain arte aukerarik izan indarrean dagoen lege arauak aldatzeko edo berreskuratzeko, eta gero eta urrunago ikusten dela aukera hori. Izan ere, autogobernuaren ponentzia geldirik dago aurreko legealditik, baita estatutu berri bat adosteko eta bozkatzeko Urkulluren promesak ere.

Eta horrekin batera galtzen ari gara zerbitzu publikoak blindatzeko aukera, bai hezkuntzan, osasunean, ingurugiroan edo euskaran. Horren ordez hezkuntza kontzertatua, osasun pribatua edo berriztagarri basatiak nagusitzen ari dira. Badirudi Urkulluk konpetentziak lortu besterik ez duela nahi (azkena kartzeletakoa). Hori bai, presoei irtenbiderik eman gabe.

Nafarroan, gainera, inoiz ez da foru hobekuntzarik bozkatu, ezta EAErekin batzeko aukera saiatu ere, nahiz eta Espainiako Konstituzioan onartua izan.

Beraz, mugitu behar gara erabakitzeko eskubidearen defentsan, kalean eta instituzioetan. Erreferenduma eskubide legala izan behar da biztanleen esku uzteko etorkizuna, inolako inposaketarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.