Arazo handi bat dugu elkar ulertzeko. Esperientziak eta inguruak beren ekarpena egin dute, eta gutako bakoitzak, hiztegi ofizialaz gain, sortu egin dugu norberaren hiztegi bat denboraren zehar. Erabiltzen ohi ditugun hitzak hiztegi banatan daude, bai, baina zenbait kasutan ez dute esanahi bera. Adibidez, inuit batek ondo daki hotza zer den, eta ziur nago berarentzat hitzaren esanahia ez dela guretzat bezalakoa izango. Beste ñabardurak aurkituko dizkio. Horregatik uste dut laguna nirekin haserretu egin dela: hiztegi ezberdinak erabiltzen ditugulako.
Hasiera batean biok ikasketak antzekoak ditugu, baina bera eolikoen alde dago, eta ni ez. Egiten ditudan kalkuluen bitartez, ateratzen dudan ondorioa da, gure energia-kontsumoaren ehuneko handia lortzeko, mendiak haize errotaz bete beharko genituzkeela. Bestela, sortuko genukeen energiak ez luke ia ekarpenik egingo. Hau ikusita, ni kontra nago, erabat, gure ingurua alferrik hondatuko genukeelako. Energia mota hau, guretzat, ez zait batere eraginkorra iruditzen. Gainera, nik ez ditut haize errotak hain berdeak ikusten, eta haien berriztagarritasuna, nik bederen, zalantzan jarriko nuke.
Potentzia, energia, energia garbia, berriztagarria, eraginkortasuna, efizientzia... hitz horiek, eta beste batzuk, beste era batera ulertzen ditugu lagunak eta biok. Nire datuak ezeztatuko zizkidala espero nuen, antitesia, ez bera gogaituko zela.
ZUZENDARIARI
Hiztegiak: arazoa ote?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu