Edozein hizkuntza, edozein hizkuntzarekin: sustraiak, taupadak, ortzadarren koloreak.
Bi astean behin , munduan dauden 6.500 hizkuntzetatik bat hil egiten da. Ez da hizkuntza bakarrik hiltzen, munduan ulertzeko modu bat hiltzen da, jakinduria bat, antzinako eta etorkizuneko milaka belaunaldi hiltzen dira. Ez dira heriotza naturalak, arrazoiak daude beti, eta gehienetan arrazoi politikoak dira. Hemen, Frankismoaren garaian, gaztelania ez zen beste edozein hizkuntza hitz egiterakoan, inposaketa zuzenen bitartez. Gaur egun, berriz, estrategia sotilagoak—ez arinagoak— erabiliz. Urte batzuk daramatzat herri honetan bizitzen, eta gero eta gehiago hunkitzen naute euskararen koloreek. Hasieran ezin nuen euskaraz hitz egin ezta ulertu ere. Gero, esfortzuz eta jendearen laguntzaz,lehenengo urratsak eman nituen. Orain, euskaraz abesti bat, antzerki bat edo liburu bat irakurtzen dudan bakoitzean, nire sustraiak lur honetatik elikatzen dira, jendearekiko harremanek konplizitatea sortarazten didate. Herri txiki bat gara, eta egunero milaka persona gure lurra zaintzeko, gure nortasuna ez galtzeko, gure hizkuntza bizi dadin ari da lanean. Hizkuntzek eta zuhaitzek elkarren antza dute: «Uztaietan dute antza». Hizkuntzek belanaunaldietan dituzte uztaiak. Maitatu, zaindu eta batez ere mintzatu. Badator Korrika. Mila esker nire gurasoei galegoa emateagatik, eta mila esker bizi naizen herri hontako jendeari euskara emateagatik. «Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak, nekez uzten du bere lurra zuhaitzak, ez bada galdu odoletan».
Zuzendariari
Hizkuntzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu