ZUZENDARIARI

Hizkuntza Politikako sailburuordearen gezurrak, Netflix dela eta

2022ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Netflix plataformak iragarri berri du hainbat ikus-entzunezko euskarara azpidatziko dituela, eta, haurren edukien kasuan bakarrik, euskarara bikoiztu eginen dituela. Horren aurrean, Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek hauxe esan du: «Eusko Jaurlaritzaren apustua beti izan da eduki familiarrak bikoiztea, eta azpidatziak erabiltzea publiko orokorraren edukietarako, eta Netflixek hala ulertu du, eta errespetatu».

Batetik, Eusko Jaurlaritzaren apustua ez da beti hori izan: Bingen Zupiria (Miren Dobaranen oraingo nagusia) ETBko zuzendari izan arte, ETBk euskarara bikoizten zituen haurren nahiz helduen filmak eta serieak. Zupiriak erabaki zuen helduen edukiak gehiago ez bikoiztea euskarara. Hori erraz egiazta daiteke, konparatuta ETBren egungo programazioa eta 1990ekoa.

Bestetik, helduen filmak ez bikoizteak ez zuen ekarri handik aurrera ETBk film eta serie pila ematea euskarara azpidatzirik. Ekarri zuen bakarra izan zen ETBk helduen fikzioa espainieraz ematea. Espainierara bikoiztua, zehatzago esanda. Hori ere aise egiazta daiteke, ETBren edozein asteburutako programazioa ikusita.

Azkenik, Dobaranen adierazpenak irakurrita irudi du pozgarria dela Netflixek helduen edukiak euskarara ez bikoiztea, Eusko Jaurlaritzak egiten duen bezala. Zergatik izan daiteke hori pozgarria?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.