ZUZENDARIARI

Hezkuntza Sailak euskarekiko ezintasuna ezkutatu nahi du EGA desagerraraztearekin

Imanol Goienaga Petralanda.
Getxo.
2019ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Hezkuntza Sailean euskararekiko emaitzak gero eta okerragoak dira. Gaiari, bai orduetan eta bai sakontasunean, erreforma ezberdinen bidez garrantzia kentzen ibili baitira urterik urte.

Ikasleei ematen zaizkien eskolak, orokorrean, gero eta eskasagoak dira azken urteotan, eta beti irakasleen borondate onaren pentzudan eratuak; eskoletan euskaraz modu naturalean jardutea gero eta ezohikoagoa bilkatu da, eta erabat erdaraz aritzea gero eta zabalagoa eta onartuagoa edonon.

Eskoletan erdararen menpe jarraitzen du euskarak ia erabat. Material eta liburuei dagokienez ere, ez dago euskaratik euskarara euskara hutsez asmatutako materialik ia, eta gehiena itzulpen ez beti egokietan oinarritzen da. Irakasleen euskara maila kasu gehiegitxotan ahultzen eta zabartzen joan da urterik urte, euskara ikasi zuten bai, baina ordutik ez dira euskaraz bizi izan eta lan tresna hutsa bilakatu dute.

Oposizioetan ere azterketak euskaraz egitea, bai idatziz, bai ahoz, borondatezko kontua da eta inor ezin da derrigortu euskaraz egitera. Eskatzen den zertifikazioa C1 mailakoa da eta ez C2, izan beharko litzatekeen bezala.

Honek guztionek sarritsuegitan ipurdia agerian uzten du irakasle zenbaiten trebezia falta euskaraz, ikasle eta gurasoek askoz maila hobea baitute irakasleek baino.

Euskara mailaren endekatze-egoera honen aurrean euskarari behar duen garrantzia eman eta neurri egokiak erabaki ordez, Hezkuntza Sailak begiak estali eta maila jaitsi nahi du berriro ere. Horixe da eta ez beste ezer EGA desagertzearen arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.