ZUZENDARIARI

Herrian arrotz

2023ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gure ilobak hiru urte ditu, eta Santurtziko haur-eskolara joan ohi da. Etxean euskaraz egiten du, aitonarekin eta amamarekin euskaraz egiten du, eta gurekin ere euskaraz egiten du. Halarik ere, eskolan ez du euskaraz egiten, ez du aukerarik, ikaskideek gazteleraz baino ez dutelako egiten. Hori dela eta, bere sentimenduak eta zalantzak argitzeko, irakaslearen ondoan egoten da, eta behin baino gehiagotan ingurukoek esandakoa ulertzeko galdetu egiten dio: «Zer esan dute?».

Bai, errealitatea horrelakoa da gure herrian, nahiz gure iloba, oraindik, egoera horretaz jabetu ez, nahiz eta D ereduan ikasi, nahiz eta Madrilen, Espainiako Kongresuan, gure hizkuntza entzuteko aukera izan, nahiz eta azken bolada honetan euskara politikari askoren ahotan egon.

Baina zertarako balio du horrek, baldin eta norberak bere herrian aukerarik ez badu, eta herrian arrotza bada?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.